Xuxen instalatu openOffice 3.0 bertsioan
2009-05-30 Sailkatugabeak
Nahiz eta prozesu erraz bat izan, arazoak izan ditut Xuxen euskarazko zuzentzailea, openOfficen nola instalatzeko informazioa aurkitzeko. Beraz, post hau idaztea aproposa iruditu zait.
OpenOffice 3.0 bertsioan, Firefoxen antzera, puginak instalatzeko aukera dugu. Beraz Xuxen modu horretan instalatuko dugu.
Lehenik euskarazko software deskargak egiteko errepositorio edo web bat gure esku dugula aipatu beharra dago. Honako hau da:
Xuxen hemendik jeitsiko dugu.
Behin jeitsi dugula, bi klik bitartzez instalatuko dugu gure openOfficen.
Instalatu ondoren, aktibatu beharko dugu. Honetarako openOffice ireki eta herramientas => opciones => configuracion de idioma => idiomas
Bertan aukera bat dugu; idiomas predeterminados para los documentos
Ondoren hizkuntza aukeratuko dugu. Konturatu naizenez, openOfficeko interfazearen hizkuntzaren arabehera, modu ezberdinetan agertzen da euskara. Agertu daiteke, euskara, basque edo nire kasuan bezala basco (bai bai, basco Brekin! Harrigarria!)
Behin hau eginda, openOffice berrabiaratu eta jadanik xuxen instalatua izango duzue.
Dena dela, hemen duzue deskargatzeko, Ixa taldea eta Elekaren eskutik egindako eskuliburua.
Iruzkinak