Wikilari bihurtu zaitez
2016-07-14 Colosuss Parte-hartzea wikipedia
Donostia 2016 teknologikoa artikluluan aipatu nituen  Donostia 2016 Europako kultur hiriburua fundazioak arlo digitalera zuzenduta dituen proiektu batzuk.
Donostiapedia proiektua aipatu nuen, eta esan daiteke, hau dela Hirikia kaiak duen proiektu parte-hartzaileena. Helburu nagusia, Wikipedian Donostiari buruz ahalik eta artikulu gehien hizkuntza ezberdinetan editatzea da, eta aitzaki horrekin, auzolanean egindako liburu bat editatu. Autore gehien izango duen liburua hain zuzen ere. Zergatik? Gure hiriaren ezagutza handitzeko, arlo guztietan: historia, kultura, kirolak, natura, elkarteak, auzoak, kaleak, eraikinak, pertsonaiak…
Helburu nagusia, Wikipedian Donostiari buruz ahalik eta artikulu gehien hizkuntza ezberdinetan editatzea da
Wikipedian editatzen ez jakitea ez da arazoa. Hau ez da soilik Informatikariei zuzendutako proiektua. Proiektu hau, edozein herritarrentzat pentsatuta dago, horregatik, Wikipedia editatzen ikasteko doako lantegiak antolatu dira.
Jadanik bi lantegi egin dira, lehena Donostiako Emakumeen etxean eta bigarrena Ubik-en (Tabakalera). Hona hemen lehen lantegiaren laburpentxo bat:
Youtube:Â https://www.youtube.com/watch?v=s8_yH2RYpfg
Hauek dira hurrengo lantegien data eta tokia:
- Abuztuak 6a, Ubik (Tabakalera)
- Irailak 3a, Ubik (Tabakalera)
- Urriaren 1a, lekua zehazteke
- Urriaren 22a, lekua zehazteke
Liburuaren edizioazgain, Donostiapedia eta Bake-Ituna proiektuen baitan, pasaden larunbatean (uztailaren 9a) wikimaratoi bat antolatu zen. Bertan, hizkuntza ezberdinak hitz egiten duten wikilariak bildu eta bide batez Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen aurkezpena egin zen.
Informazioa gehiago Euskal wikiliarien txokoan eta Donostiapedia liburua wiki orrialdean.
Iruzkinak