VirtualBox-en instalatutako makina birtuala sare lokalean konfiguratzen
2016-02-28 miscellaneous
VirtualBox-en instalatutako makina sare lokalean konfiguratzen badugu, gure ordenagailu fisiko eta makina birtualaren arteko komunikazioa burutzeko aukera izango dugu, Adibidiez, makina birtuala web zerbitzari bezala probak egiteko erabili daiteke. Nire kasuan Ubuntu Server 14.04.03 LTS bertsioa daukat instalatuta.
Jarraitu beharreko pausoak.
Makina birtualaren ezarpenetan sartu -> Sarea.
Bertan, “Hona erantsita” atalean NAT izango dugu aukera lehenetsi bezala. NAT aukeraren ordez, “Zubi egokitzailea” hautatu eta “izena” atalean aukeratu beharrekoa makina fisikoaren sare konexioaren araberakoa izango da. Wifi bidez konektatuta baldin badago Wifi aukeratu beharko da eta kable bidezko konexioa izatekotan Ethernet.
NIre kasuan wifi bidez konektatuta nago.
Honekin amaitu dugu. Orain gure makina brituala martxan jartzerakoan gure barne sarean IP helbide bat izango du eta makina fisikoarekin konexioak egiteko aukera izango dugu. Hau baieztatzeko ifconfig komandoa erabili daiteke.
Iruzkinak