Ubuntu One
2011-08-10 Uncategorized @eu
Orain arte Dropbox erabiltzen nuen nire dokumentu batzuk hodeian gordetzeko. Modu honetan, edozein momentutan edozein tresnarekin (PC-Mugikorra-tablet) dokumentu horiek eskuragarri nituen. Egia esan behar badut oso gustura nago Dropboxek eskaintzen didan zerbitzuarekin, baina Ubuntu One probatzen hasi naiz. Dakizuenez erosoago sentitzen naiz Software librearen munduan, nahiz eta Ubuntu One zerbitzua inplementatzen dituzten aplikazio eta sistema guztiak ez izan erabat libreak.
Ubuntu 11.04 bertsioan probatu dut eta nahiko gustura geratu naiz. Sistema eragilean integratuta datorrenez ez da ezer instalatu behar. Ubuntu One zerbitzuan erregistratzearekin nahikoa da.
Funtzionamendua Dropboxena bezalakoa da. Gure Home karpetan Ubuntu One izeneko beste karpeta bat dugu. Karpeta hau Canonicalek eskeintzen digun hodei zatitxoarekin sinkronitzatzen da, beraz bertan gordetzen dugun guztia hodeira igoko da. Bestalde, Ubuntu One karpetaren barnean ez dagoen beste karpetaren bat hodeira igotzeko aukera dago, beraz alde honetatik zerbitzua nahiko erosoa da.
Edozein ordenadoretik gure Hodei zatitxora sartu gaitezke https://one.ubuntu.com/ helbidearen bitartez. Esan beharra dago hasiera batean 5GBeko hodei zatitxoa izango dugula gure esku. Clouding Computer mundutxo honetan pixkana muturra sartzeko nahiko dela iruditzen zait.
Bestalde, mugikor eta tabletentzako Ubuntu One aplikazioa dago. Nire ustez puntu hau oso garrantzitsua da. Neretzako dokumentu edo argazki batzuk beti eskuragarri edukitzea oso garrantzitsua baita. Nik Android sistemarentzako dagoen Ubuntu One File aplikazioa probatu dut. Esan beharra dago Dropboxen web aplikazioa eta mugikor aplikazioa erabilgarriagoak direla, aukera gehiago baitituzte. Baina, denbora pixka bat eman beharko diegu Canonicaleko lagunei ezta? 🙂
Esan bezala, Ubuntu One File aplikazioa pixka bat mugatua dela iruditu zait, baina egiten duena ongi egiten du, eta sinkronizazio munduan hau ez da gutxi.
Eta zer gertatzen da Windows sistema eragilea duten ordenagailuekin? Ba, momentu honetan, beta bertsio bat deskargatzeko aukera dago hemen. Nik bi ordenagailutan instalatu dut (biak XP), eta esan beharra dut sinkronizazioa ez dela burutu. Beraz… kk.
Laburbilduz
Ubuntu One zerbitzuak ongi funtzionatzen du Ubuntu Sistema eragilean. Windows sistema eragileko aplikazioarekin, ordea, ez dut zorte berdina eduki, baina ezin ahaztu beta bertsio bat dela.
Ubuntu One-eko Web zerbitzua eta Android sistema eragilearentzat Ubuntu One File aplikazioa pixka bat mugatua dela iruditzen zait baina bere eginkizuna ondo betetzen dute.
iPhone eta iPadentzako aplikazioa eskuragarri dago. Ez dut probatu ez baitut ez iPhoneik ezta iPadik ere.
Aipatu beharra dago, Ubuntu One Music zerbitzua badagoela. Lehen hilabetea dohainik da eta ondoren 3.99 $ ordaindu behar da hilero.
Bestalde, gure laster markak, kontaktuak eta Tomboyeko oharrak gure hodei zatitxoarekin sinkronizatzeko aukera dugu, baina hau beste post batentzat utziko dut.
Tutorial interesgarriak https://one.ubuntu.com/help/tutorial/ helbidean.
Nik aspaldidanik Dropbox erabiltzen, egia esan laneko dokumentuetara etxetik sartzeko erabiltzen nuen gehienbat eta lanean Xp erabiltzen genuenez nuen aukera ‘bakarra’ zen. Oso gustora nabil Dropboxekin, gainera zenbait pertsona nire estekatik erregistratu ziren eta 10Gb ditut.
Oraingoz ez zait iruditzen Ubuntu One erabiltzen hasiko naizenik, gehienbat beste ordenagailuetatik etxekoan ditudan gauzak hartzeko erabiltzen dudalako eta etxetik kanpo leku gehienetan ez dago Ubuntu. Beti dago webetik sartzeko aukera baina oraingoz motz geratzen zait.
Ikusiko da nola eboluzionatzen duen, baina oraingoz nire ustez edo nire beharretarako motz geratzen da.
Egia esan ni ere orain arte DropBox erabili dut eta esan bezala oso gustora nago. Nire beharrak erabat asetzen ditu. Dena dela, orain arte ez nuen Ubuntu One probatu eta interesgarria iruditu zait probatxo batzuk egitea.
Egia esan, momentu honetan 600MB inguru ditut Ubuntu One zerbitzuan eta gustora nago, baina ez ditu nire beharrak % 100 asetzen.
Hala ere aukera interesgarri bat dauka. Androidekin argazki bat ateratzen dudan momentuan, nire hodei zatitxora igotzen du. Google +ek berdina egiten du, baina ordenadorean ez da kopia bat sinkronitzatzen. Ubuntu Oneekin ordea bai. Beraz, etxera iristen naizenean ez ditut argazkiak ordenadorera pasa behar. Sistema hau oso erosoa egiten zaiitl.
Bestalde, Dropboxen pribatasun kontuak ez ditut ezagutzen, baina oraintxe hasiko naiz hauek aztertzen. 🙂
Oso interesgarria Ubuntu One zerbitzua, eskerrik asko. Dropboxek pribatutasuna eta edukien lizentzia aldatu zuen pasa den hilabetean, eta kontua ezabatzekotan izan nintzen. Antza, zalantzak uxatu dituzte eta ez dut arazorik ikusten oraingoan:
http://www.dropbox.com/privacy
Hala da. Badirudi hasiera batean aldaketa ez zutela ondo zehaztu. Beno, behintzat zergatia. Oraingoa dana “argiago” utzi dutela dirudi.
Dena dela, ez naiz asko fidatzen, baina Dropbox zerbitzua erabiltzen jarraitzen dut. Egia esan informazioa asko duplikatua daukat, DropBox eta Ubuntu One zerbitzuetan.
Bestalde, esan beharra dago, Ubuntu komunitateko jende asko bere kexa zabaldu diela Canonicalekoei. Dirudienez, Ubuntu marka bakarrik software librearekin erabili daiteke, eta Ubuntu One zerbitzua ordea ez da guztiz librea. Hau da, ez dakigu nola funtzionatzen duten Canonicalen zerbitzariak.
[…] dela hiru hilabete Ubuntu One eta Dropbbox zerbitzuei buruzko post bat idatzi nuen. Denbora honetan bi zerbitzuak erabiltzen jarraitu dut eta probatxo batzuk egiten, […]