Ubuntu 8.10, eduroam konektatzen
2009-01-23 Sailkatugabeak
Askok arazo asko aurkituko dituzue ubuntu 8.10 bertsioarekin pasahitza bidez babestuta dauden sare inalanbrikoetara konektatzeko. Arazoa Network-manager ena da. Beraz hau kendu eta honen ordez Wicd instalatuko dugu.
– Lehenik repositorio berri bat txertatu behar dugu sources.list fitxategian:
$ sudo su gedit /etc/apt/sources.list
– Ondoren fitxategi bukaeran lerro hau idatzi:
deb http://apt.wicd.net intrepid extras
– fitxategia gorde eta itxi.
Giltza berri bat sartu behar dugu terminal bidez:
$ sudo su wget -q http://apt.wicd.net/wicd.gpg -O -| sudo apt-key add –
– Eguneratu eta instalatu
sudo apt-get update
sudo apt-get install wicd
Jadanik Wicd instalatua dugu eta ez dugu arazorik izango aririk gabeko sareetara konektatzeko. Hala ere, eduraom sareara konektatzeko bidea oraindik ez da amaitu.
“eduroam”
– Orain wpasupplicant instalatu behar dugu beraz:
$ sudo su apt-get install wpasupplicant
– Eduroam sarearen konfiguraziorako fitxategi berri bat sortu behar dugu
$ sudo su gedit /etc/wpa_supplicant/wpa_supplicant.conf
Ondorengo datuak kopiatu fitxategiaren barnean
ctrl_interface=/var/run/wpa_supplicant
ctrl_interface_group=0
ctrl_interface=/var/run/wpa_supplicant
ap_scan=1
eapol_version=1
network={
ssid=”eduroam”
key_mgmt=WPA-EAP
proto=WPA
eap=TTLS
pairwise=CCMP TKIP
identity=”usuario”
password=”xxxxxxx”
priority=2
phase2=”auth=PAP”
}
Usuario -ren ordez zure user idatzi eta xxxxxxx ren ordez zure pasahitza idatzi. (komilak mantendu behar dira).
– Jadanik konfigurazioa amaitu da. Orain root bezala idatzi terminalean:
wpa_supplicant -B -Dwext -ieth1 -c/etc/wpa_supplicant/wpa_supplicant.conf
– eta ondoren:
dhclient eth1
Oharra: Kontua izan, nire kasuan wifi txartela eth1 interfazea dela. Zuena zein den jakiteko iwconfig komandoa idatzi terminalean.
Wicd instalazioaren datuak www.diariolinux.com helbidetik hartuak dira. Gainera helbide horretan eduroam era konektatzeko beste modu bat azaltzen da.
Iruzkinak