#spanishrevolution hausnarketa txiki bat
2011-05-20 gizartea
Egun batzuk naramat #15M, #spanishrevolution, #nolesvotes eta #democraciarealya etiketak jarraitzen. Onartu behar dut, hasieran ez nituela gauzak oso garbi edo behintzat ez nuela asko ulertzen mugimendu hau, baina azkenean ulertu dudala uste dut.
Oso interesgarria iruditu zait “Akanpaden inguruko hausnarketak” posta eta gauza askorekin ados nago. Aipagarria iruditzen zait Sektarioak eta mesfidatiak gara parrafoa:
“Herri hau askotan irten da kalera, hori onartu beharra dago. Eta Gorka Juliok esan didan bezala, arrazoi erradikalagoengatik ere. Onartu egingo dut hau ere. Baina ia beti korronte politiko eta sigla batzuen azpian. Ia beti alderdi jakin batzuek ala sindikatu jakin batzuek deiturik. Euskaldunak amorfotasunean gaizki moldatzen gara. Mesfidati egiten gaitu. “Hauek nire taldekoak dira ala ez?â€, galdetzen diogu geure buruei. Eta zalantza izpi txikienaren argipean, etxean gelditu. Agian sektarioarena oso fuertea gelditu zait. Jar ezazu “partidista†horren ordez. Badakizu, noizean behin nire alde antialderdisistema ateratzen zaidala.”
Nire ustez partidista izatea ondo dago, eta zorionez (nire iritziz) Euskal Herrian, badugu benetako ezker indarra eta benetako demokraziarengatik mugitzen den jendea. Espainako estatuan ordea, ez dugu aurkitzen (behintzat ez dut ezagutzen) halakorik. No les votes mugimenduak adibidez, bi partidismoaren aurka jotzen du. Beraien ustez, bi partidismoa hautsi behar da eta hori lortzeko modu bakarra PSOE eta PPri bozka ez ematean da. Baina orduan… Zein da alternatiba? Ezker batua? pufff nire iritzia erreserbatuko dut.
Bestalde, democracia real ya mugimenduaren planteamenduarekin (ondo ulertu badut) ados nago. Beraien ustez, ez gaude benetako demokrazian (2011.urtean hortaz ohartzea ere…. baina, tira, mas vale tarde que nunca diote batzuk), lau urtetan behin pertsona batzuei boterea ematen diegu eta haiek nahi dutena egiten dute. Beraien festetan, kotxeetan, gure dirua gastatzen dute, etxea kentzen digute, lana kentzen digute….
Baina orduan? nola bukatu demokrazia galera honekin? nahikoa izango da plazaren batean milaka pertsona elkartu eta sare sozialen bidez gure desadostasuna zabaltzearekin? Politikarien ikuspuntutik, astelehenean polizia plazara bidali eta 6 ordutan arazoa konponduta. “Resistencia Pacifica” pankarta heltzen duten gazteei pelotazo eta porrazo batzuk eman eta arazoa konponduta.
Espero dut hala ez izatea, baina gauzak ez daude batere argi. Euskal Herrian beste ikuspuntutik ikusten dugu #spanishrevolution hau. Nire ustez Euskal Herriak aspaldi darama aldarrikapen hauek eta beste batzuk egiten. Dena dela, Bilbon eta Donostian jendea elkartzen ari da, baina ze gertatuko litzake Bilduren aldeko jendea parte hartzen hasten bada mugimendu hauetan? Nire ikuspuntutik, jendeak aldarrikatzen duena, urte askotan zehar ezker aberltzaleak aldarrikatu duena da, eta oraingo honetan Bildu koalizaioa aldarrikatzen ari dena da.
Zergatik esaten dut hau? Atzo, Twitter bidez jendea idazten hasi zelako: “Bildu es legal pero acampar en la plaza por nuestros derechos no”…
Beraz, #spanishrevolution, #spanishrevolution da. Hau da, beti gertatzen den bezala, Sahararen alde daude, Palestinaren alde daude, baina Euskal Herria…. Euskal Herria desberdina da, Euskal Herria Espaina da.
Dena dela, jendea mugitzen bada, eztabaida asanblearioak egiten baditu, eta bere eskubideengatik borrakatzen badu, postiboa iruditzen zait mugimendua.
Nik egia esan mugimendu honi buruzko informazio gehiago behar dut. Oso difusoa egiten zait. Pena ezin izan dudala Donostiatik pasa egun hauetan.
Kalean biltzeko eta protestatzeko eskubide osoa dute, legearen kontra egon arren. Baina, beraiek defendatzen al dituzte euskaldunon eskubide politiko eta zibilak? eta preso politikoenak barne? Jakin nahiko nuke egia esan.
Difusoa? Kanpainan zehar irakurri ditudan programna asko baina zehatzagoa da manifestu hau (euskeraz gainera):
http://democraciarealya.es/?page_id=470
Ados nago dituzuen zalantza askorekin baina ahaztu ditzagun mesedez! Oinarriak adosteko ordua da, denon artean sistema berri bat eraikitzeko ordua. Behin oinarriak zehaztuta, borrokatuko dugu bakoitzak gure helburen alde.
Zer gertatuko litzateke BILDUko jendea batuko balitz? Ez lukeela ezertarako balioko alderdi politiko bat delako (ulertu duzue zertaz doan hau ezta?). Hain zaila egiten al zaizue siglarik gabe zerbaiten alde borroka egin daitekeela ulertzea? (urteak daramatzat horrelako zerbaiti itxaroten…).
Kokoteraino gaude euskaldunak izaki zerbaitengatik borrokan hasten ginen bakoitzean ETA kondenatu behar izateaz, euskaldunak izateagatik soilik! Zentzugabea ezta? Ba berdina egiten ari gara beraiekin, españolak izateagatik soilik…
Besterik gabe, agur bero bat!
Artikulatu, artikulatu, artikulatu: hori da klabea afera honetan nire ustez. Ulertzen ditut mugimendu honekiko mesfidantzak ezkerreko independentismotik, baina ez ditut erabat konpartitzen. Kontua ez da #15Mrekin erabat identifikatzea, baizik eta esatea: “hau da nire borroka, hori da zurea; bila dezagun biak artikulatzeko puntu amankomuna”. Eta hor, iruditzen zait badagoela minimoetako programa baten gainean lan egitea. Gainera, kanpaldietako eskakizun asko Euskal Herrian lehenagotik egon direla diozunean, galdera bakar bat etortzen zait burura: zein da problema orduan? Eta Bilduren aldeko jendeak mugimenduan parte hartuz gero zer gertatuko litzatekeen jakiteko modu bakarra dago: Bilduren aldeko jendeak parte hartzea; berdin asanbladetan euskaraz hitz egiteko ala aldarrikapen nazionalak ere mugimenduan sartzeko.
Aurrekoan hemen paratu nituen ideiak “extended version” jarri nituen larunbatean blogean; plazer baduzue… http://argia.com/erredakzio-mahaia/gorka-bereziartua/2011/05/21/15m-euskal-herrian-artikulazioa-ez-identifikazioa/
Eta beste aspektu bat espresio-ereduei erreparatzea da, kontu honek guztiak daukan aspektu “kulturalari” alegia. Horietan bai ikusten dudala konexiorik #M15 eta Bilduren legeztatzea eskatzeko egin zen eserialdiaren artean, adibidez. Nire harrikadatxoa: http://www.argia.com/boligrafo-gorria/2011/05/copylefta-eta-anonimotasuna-m15-eko-kanpaldietan-eta-bilduren-aldeko-eserialdian (barka itxura guztien arabera gehiegizkoa den autobonbo hau)
Bale, ados, baina, hala ere, “beraiei” buruz hitz egiten dugu, ezin baikera mugimendu baten parte sentitu mugimendu hori espainola sentitzen bada, eta beraz, Euskal Herrian ezin du indar handiegirik hartu, behintzat ez baldin bada onartzen hemen aurretik lan hori alderdi politiko batek (eta mugimendu sozial oso batek) egiten zuela, eta duela, eta beraz, nolabaiteko harreman bat ezarri beharko zela zentzu horretan.
Neri ikustea gustatuko litzaidakeena hau da: Espainar Iraultzarekin elkartasuna bai, baina gu Euskal Iraultzan gaudela ahaztu gabe. Zeren, hemen #spanishrevolution baldin badago, spanish geralako al da? Ez det nahi! Horregatik, elkartasuna bai, bategitea, …uhhmmmm…. eztakit ba nik, dudak eta dudak.
Berekoikeri abertzale konsziente batetik esan dezaket, dudati ere bai, mugimendu hauek espainiar sentimendua indartu dezaketela, nahiz eta “antisistema” ikuspegia izan.
Eta enaiz sartuko antisistema eta sasi-antisistemekin, ezta iraultzaile eskubitarrak egotea posible ote den edo ez den eztabaidatzera, bestela luzerako euki bainezake.
Hori bai, mugimendu honek seguro lortuko duena hauteskundetako partehartzea inoiz baino handiago izatea izango da.
Indezent, ez da hori. Bilduko jendea esaten duenean ez da ari bilduz, baizik eta pertsonetaz. HAu da, ezkertiar eta abertzaleek nahi badute astlehenean deialdia egin eta milaka pertsona dituzu asanblada horietan… hori gertatuko balitz hor dauden “apartidista” horiek jarraituko lukete?
Nire esperientzia ezezkoa da. Bologna Prozesuaren aurka Ikasle Abertzaleakek zuen pisua kentzeko saiatu ziren ere autonomoak asanbladak egiten Leioan. Aski zen horietako asanblada batera joan, bertan lana jarri (bihar goizeko 8tan geratu gara orduan?) asanblada deuseztu eta berriro Ikasle Abertzaleaken esku geratzeko lana. Horren sinplea, horren argia.
Nik ez dut mugimendu honen aurka egin nahi. Ez da, momentuz, nire mugimendua. Oinarritzen da espainiar egoeraren irakurketa batean, ez euskal egoeraren irakurketan, ez eta Kataluniako egoeran (maila batean). Hemen badugu, zorionez, sistema aldatzeko indarra duen zerbait hauteskundetan. Espainian ez da horrelakorik, tamalez. Hemen bada demokrazia eta eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimedu zabala… Espainian ez. Hemen 100.000 pertsona baino gehiago biltzen dira hezkuntza jaialdietan… Espainian botelloiak egitea da “boteretsuen aurka egotea”… en fin…
Nik badakit mugimendu honetan denetarik dagoela (bilbon dauden batzuk gertu ditut) eta badakit ere zein pertsona ari diren hori mugitzen. Alderdi konkretu batekoak dira (ez dut esango zein, ez delako hori iruzkin honen helburua). Egoera aldatu nahi dutela? Bai, noski. Aukerak badaude, asko. Nahikoa da PPNV-SOE ez bozkatzearekin egoera aldatzen hasteko.
Esanguratsua da eztabaida batzuk nola errepikatzen diren; orain berriro “Spanishrevolution” ala “basquerevolution” izan behar duen, Espainiako Errepublika ala Euskal Herriko Errepublikaren alde borrokatu behar dugun.
XX. mendeko 50-60-70 hamarkadetan lez.
Beste aldetik euskaldun batzuentzat badirudi maiatzaren 15ean hasi dela sistema honen aurkako dinamika eta aldarrikapenak, edota “iraultza”; eta beste euskaldun batzuei leporatzen dietenaren txanponaren beste aldea adierazten dute: herri honetan sektore ugari oraino egindakoa mespretxatu eta gutxietsi. Madril da gure iparra orain eta ez Euskal Herrian abian dauden dinamika eta aldarrikapen propioak. Hori ere psikoanalizatu dezakete bestekin egitea gustuko dutenek.
Badago ere gure “erantzun falta” galdutako borroka luze baten ondorioz sortutako nekeari eta borroka egiteko gogo ezari leporatzen diona. Oroimen gutxi, alafede, aurreko asteotan bizi izan duguna ahaztutzeko.
Eta nola ez; badadude ere “denbora luzez honen zain” egon direnak. Zorionak; baina DRY mugimenduak aldarrikatzen duena eta gehiago aspalditik aldarrikatzen du herri honen sektore zabal batek; aldarrikatu, mobilizatu eta borrokatu.
Edonola ere, azterketak azterketak dira, eta errealitateak bere bidea egingo du gure burutazio argiei kasu handirik egin gabe. Euskal Herrian azken hamarkadetan eta gaur arte sistema bidegabe eta zapaltzaile honen aurka borrokan jarraitu dutenek jarraituko dute ildo berean. Espainian subjetu borrokalari berri bat sortzen eta egonkortzen bada eta benetako demokraziaren alde aritzen bada bidaideak izango gara, zalantzarik gabe.
Baina gurea “basquerevolution”.
Niri kasu honetan grazia egin didana da, mugimendu izaera autonomoaren aldarrikapena da. Mugimendua egon badago Euskal Herrian, mugimendu horretan parte-hartu edo ez erabakitzeko eskubidea daukazu, baina horregatik ez da sortu berri den hau baino autonomoagoa. Mugimendu horrek alderdi bat (edo batzuk) izan ditu espresiobide politiko instituzional moduan, baina mugimenduko guztiek ez dute zertan bozkatu behar (batzuk ez dute egiten) eta hala ere mugimendua hor dago. Alderdirik gabe egon den momentuan ere mugitzen den mugimendua, beraz ez alderdi soila.
Honen inguruan idatzi dudana luzea zen eta nire blogean idatzi dut http://teketen.com/2011/05/acampadadonostia-esperientzia-eta-proposamenak/