Nik "Big brotheren"parte hartzen dut
2009-08-21 miscellaneous
Azken urte hauetan oso ezagunak egin dira realiti motako telebista programak. Morboa, edo kuriosidadea dela eta, erakargarria egiten zaigu jende talde baten eguneroko bizitza ikustea, beraiek gu ikusi gabe. Baina, zein puntutaraino bigilatuak gaude gu? ordenadoreak eta telefono mugikorrak gure eguneroko bizitzarenztat tresna arruntak bilakatu dira azken urte hauetan. Interneten nabigatzen ari garenean, era anonimo batean gaudela uste dugu, baina… EZ DA HORRELA!
Esate baterako, google bilatzailea erabiltzen dugun bakoitzean gure bilaketekin batera IP helbidea erregistratua geratzen da googleeko datu base batean. Nik IP dinamiko bat dut! pentsatuko duzue. Baina, google bilatzailea erabili baino lehenago (edo ondoren) zuen gmail kontura sartzen bazarete, zuen izen eta abizenak “salatzen” dituzue. Beraz aipatutako datu base horretan IP helbidea zuen izen eta abizenak ordezkatuko dute.
Nik hainbat web orrialde ditut sarean, eta hauen “kontrola” egiteko googleek eskeinitako google analytics tresna erabiltzen dut. Bertan informazio asko eskuratzen dut nire web orrialdeen bisitariei buruz. Zein herritik sartu diren (Donosti, Bartzelona, New York…), zein hitz idatzi dute nabigatzailean nire web orrialdera iristeko, zein web orrialdetik datozen, zenbat denbora egon dira web orrialdea bisitatzen eta honekin batera, beraien softwareari buruzko informazio ugari.
Bestalde, gaur egungo azken mugikorrei esker, momentu oro GPS bitartez konektatuak gaude, beraz segungunduro gure posizioaren berri ematen ari gara. Nori? eta nik zer dakit! agian inorri! agian GPSren erregistroan gelditzen gara grabatuak eta premia baldin badute agitzen dutenek erregistro hori atzitu eta nik zer dakit zertarako erabili dezaketen!.
Internetera bueltatuz, gure email guztia eskaneatua izaten da, (Birusen kontrako borroka dela diote), baina emailak birusen bila eskaneatuak izaten badira, irakurtzen al dituzte nire emailak? Normalean eskaneo hori software berezi batek egiten du, baina ara! gmail kontu bat baldin baduzue, begiratu zuen email alboan. Propaganda duzue ez? eta ara ze kasualitatea propaganda eta emailaren edukiaren arteko harremana oso estua dela jeje.
Guzti honekin, adierazi nahi dut, XXI. mendean, sarearen mendean, berdintasunaren mendean, askatasunaren mendean, geroz eta lotuagoak gaude.
Ni (erabiltzaile arrunta), nire web orrialdeak bisitatzen duten jendeaz informazio ugari lortzen dut. Hau dana nire eskuen artean izateko aukera baldin badut, zer ez dute izango izan behar ez dutenek.
Informazioaren aroa omen da hau; onerako, txarrerako. Marioneta bizidunak bilakatuko al gara martxa honetan? Ongietorri identitate birtual gehiegi eta identitate erreal gutti dauden mundura… Eta izorra daitezela beraien bizitzaz aspertuta nere izatea kontrolatzeko beharra dutenak, ez? Informazioaren aroa, kuxkuxeroen paradixua.