Nabigatu euskaraz kanpainarekin bat
2011-12-01 Uncategorized @eu
Badakit denbora dexente daramala “Nabigatu Euskaraz†kanpainak martxan, baina ni www.aldakur.net blogaren bitartez gaur hasi naiz parte hartzen. Kanpaina polita iruditzen zait, jende askok ez baitaki euskaraz nabigatzeko aukera dagoela. Kanpainaren orrialdeak dioen bezala:
Zure nabigatzaileak Lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Zure nabigatzaileak (menuak edozein hizkuntzatan egon arren), zure hizkuntza hobespenei buruzko informazioa ere ematen du. Hau da, zuk zein hizkuntza nahiago duzun esaten du webgune batera sartzerakoan.
Eta zertarako?
Euskararen pisu espezifikoa Interneten handitzeko (zure nabigatzaileak esaten baitio munduari zein den zure Interneteko ama hizkuntza). Euskara Interneteko hizkuntzarik erabilienen artean jarri behar dugu. Web garatzaileei, Robotei eta Interneteko enpresa handiei erakutsi behar diegu euskaldunok ere existitzen garela; Interneten bagaudela.
- Webgune eleanitzetan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun.
- Programa bat deskargatzeko orduan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun (baldin badago).
Beraz, badakizue, euskaraz nabigatzen ez baduzue, blog honetan agertu zaizuen abisuari kasu egin eta nabigatzailea euskaraz nabigatzeko konfiguratu!
Iruzkinak