monitori baten bila; 2. kapitulua
2008-12-09 Sailkatugabeak
Gauzak gaxki egiten direnean kexatu behar gara, eta gauzak ondo egiten direnean, honen berri eman behar da. Irakurri dezutenez arazoak izan ditut pantailarekin. Dirua bueltatu zidatela ikusita beste nun baitea joan behar izan dut pantaila erostea. AppInformatica -ra joatea erabaki dut. Besterik gabe ondo hiz egin didatelako dendari buruz eta lanetikan gertu dudalako.
Aurreko multinazionalean ez bezala, hemen izan duten arreta oso ona izan da. Zalantza batzuk izan ditut pantaila batzuen artean eta langileak zalantzak argitu dizkit. (Beste leku askotan baino askoz prestatuagoa zegoelaren inpresioa eman dit).
Dendari buruz aipatzekoa da, batez ere internet bidez funzionatzen duela. Hau da, dendan ez dituzte apenas produkturik. Internet bidez katalogoa ikusi eta erosi nahi duzuna eskatu behar duzu, aldez aurretik fiantza txiki bat jarriz (produktuaren balioaren % 10 gutxi gora behera).
Prezioen inguruan denetarik aurktu daiteke. Badira gauza merkeak eta gauza garestiak ere, baina tira, bezeroarekiko arreta on baten auerrrean nahiago dut pixka bat gehiago gastatu.
Iruzkinak