labur.eus komando lerrotik erabiltzen
2017-03-28 Developer Euskara SysAdmin
Helbide luze bat laburtu nahi dugun bakoitzean http://www.labur.eus orrialdera sartu behar ez izateko terminala erabilita bi aukera elegante dauzkagu. Python eta cURL bidez. Labur.eus zerbitzua polr software librean oinarritzen da eta dokumentazio ofizialean azaltzen den moduan garatzaileentzako aukera batzuk eskeitzen ditu.
Python erabilita:
labur.eus termnial bidez erabili ahal izateko Python, pip eta requests instalatuta eduki behar dugu. Nola jakin Python instalatuta duzula? terminal bat ireki eta Python komandoa exekutatu. Erantzuna horrelako zerbait izan behar du:
Erantzuna “commmand not found” edo antzeko zerbait baldin bada, Python instalatu beharko dezu. Hurrengo pausua pip instalatzea litzake, baina dokumentazio ofizialak dioen bezala Python 2 edo Python 3 bertsioarekin batera dator pip paketea. Baina instalatu beharko bazenu:
$ sudo apt-get install python-pip |
Ondoren request paketea instalatu behar dezu hurrengo pausuan ImportError: No module named requests errorea ez jasotzeko.
request instalazioa:
$ sudo pip install requests |
Dana prest dugula, goaz harira. htttps://google.com helbidearen labur helbidea lortuko dugu:
- labur.eus helbiden saioa hasi eta garatzailea ataletik APIaren gakoa hartu. Hau, ondoren azaltzen dudan ZURE_API_GAKOArengatik ordezkatu. Laburrek azaltzen duen bezala, 60 eskara minutuko egin daitezke. Erabilera normal batentzat nahikoa.
- Terminal bat ireki python exekutatu. Pyhton Shella irekiko zaigu.
- Ondoren:
import requests res = requests.get('https://labur.eus/api/v2/action/shorten?key=ZURE_API_GAKOA&url=https://google.com') shortened_url = res.text print shortened_url |
Hortxe izango dugu https://google.com helbidea labur.eus-ekin laburtuta.
cURL komandoarekin:
Kasu honeta lerro batekin nahikoa izango dugu:
curl --request GET 'https://labur.eus/api/v2/action/shorten?key=ZURE_API_GAKOA&url=https://googleee.com&is_secret=false'; echo '\n' |
Iruzkinak