Iritsi da hatz marka iPhone-en eskutik
2013-09-23 Apple Colosuss iPhone Smartphone
Appleek iPhone 5S eta 5C aurkeztu ditu. Orain arte bezala, etorkizunerako oinarriak ezarri nahi izan ditu Steve Jobs eta Steve Wozniakek sortutako enpresak. Hardware aldetik, kamera eta prozesadoreari eman diote garrantzi handia, 64 biteko prozesadorea duen lehen smartphonea bait da 5S modeloa. Dena dela, hau ez zait harrigarria iruditu, ordenadoreek izandako garapena ikusita, naturala bait da erabaki hau.
Bestalde, hatz markaren erabilera da gehien gustatu zaidana. IPhone 5Sek duen hardware & Softwareari esker gure hatzarekin desblokeatu dezakegu gailua. Etorkizunean, emailean edo Facebook kontuan sartzeko aukera izango dugu modu bera erabiliz. Hare gehiago, kreditu eta debitu txartelekin bukatu dezakeen teknologia izan daiteke.
Ziurrenik denok pentsatu duguna daukazue buruan. Eta behatza mozten badidate? Appleek egoera hau kontutan izan du, eta behatza “bizirik” egotea beharrezkoa izango da.
Noski dana ez da polita izango eta sistema hau sahiestea posiblea da, baina honako helbidean azaltzen den bezala ez da batere erraza.
Iruzkinak