Google Euskal Presoen kontra? manipulazioa?
2011-11-27 gizartea
@laiamarquez en bitartez iritsi zait ondorengo informazioa. Badirudi, Google ez dagoela Euskal Presoak Etxeratzearen alde. Begira zer gertatzen den, Euskal Presoak Euskal Herrira katalanera edo gaztelerara itzultzen duenean:
Ez dakit zehazki nola funtzionatzen duen Google Translatek (oker ez banago algoritmoa sekretua da), baina interneteko web orrialdeetaz baliatzen da hizkuntza bat “ikasteko”. Zenbat eta web orrialde gehiago hizkuntza batean, hobeagoa izango da itzulpena. Horregatik, euskarazko itzultzailea ez da oso zehatza, baina hau onartezina da. Seguru google-espainia
iturria: https://twitter.com/#!/laiamarques/status/140804191508639744
Nik uste dut azalpena sinpleagoa dela (esan dezadan itzultzailea naizela), kontua da Google Translatek nahiko ondo funtzionatzen duela hizkuntza indoeuroparrekin (haien arteko itzulpenetan), gehiene-gehienak oso egitura gramatikal antzekoak dauzkatelako (are gehiago latinetik datozen hizkuntza erromanikoen artekoak). Bestela egizu proba euskarazko beste edozein esaldirekin eta ikusiko duzu gehienetan emaitzak ezin kaskarragoak direla. Beraz, lasai egon. Eta, jakina, etor daitezela gure preso eta exiliatu guztiak etxera lehenbailehen. Urtarrilaren 7koa kolosala izango da, bai horixe!