Google bidez bilaketa eguneratuak egin
2010-08-27 miscellaneous
Azken aldin asko ari naiz Google kritikatzen, baina esan beharra dago gauza onak, edo behintzat eraginkorrak, ere dituela. Hauetako bat zalantzarik gabe bere bilatzailea da.
Askotan, zerbait “berria” bilatu nahi dugunean ez dugu ezer lortzen, Googleen lehen emaitzetan agertzen diren web orrialdeak “zaharregiak” direlako. Dena dela, orain dela hilabete batzuk bilatzailearen itxura pixka bat aldatu zuten eta aukera gehiago gaitu zituzten. Modu honetan bilaketa bat definitu dezakegu, emaitzaren lehen postuetan Googleek indexatutako (bere datu basean gordetako) azken orriak agertzeko.
Hau egiteko era, oso erraza da. Lehenik bilaketa normala egin eta ondoren ezkerreko panelean “Aukerak erakutsi” botoilan sakatu eta indexazio dataren arabehera bilaketaren emaitzak ordenatzeko aukera izango duzue.
Beste aukera “politago” bat &as_qdr aldagaia erabiltzea da. Hau erabiltzeko era honakoa da:
Lehenik bilaketa normala egin eta ondoren, helbide barraren bukaeran &as_qdr= aldagaia idatzi. Aldagai honi balio batzuk eman behar dizkiogu. Hauek dira jaso ditzazkeen balioak, bilatzen ari garen indexazio dataren arabehera:
&as_qdr=dn (n egun kopuruak dira)
&as_qdr=wn (n aste kopuruak dira)
&as_qdr=mn (n hilabete kopuruak dira)
Adibide bezala aurreko bilaketa berdina egingo dut, baina emaitzean Googleek azken astean indexatutako orriak ikusi nahi ditut bilaketaren lehen postuetan. Beraz, helbide barran honakoa idatzi beharko nuke:
” http://www.google.es/search?q=Pekka+Himanen&ie=utf-8&oe=utf-8&aq=t&rls=org.mozilla:eu:official&client=firefox-a&as_qdr=w1 “
Iruzkinak