Donostia 2016ren programan Izagirreren hitzak
2015-11-02 Uncategorized @eu
Donostia 2016ren programa aurkeztu da jada. Bertan, proiektu ugari azaltzeaz gain Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohiaren hitzak azaltzen dira. Hona hemen testua.
Bide luzean, norabide egokian, beste urrats bat izan dadilaÂ
Proiektu honek gorabeherez betetako urteak behar izan ditu bere burua asmatu,
landu eta gauzatzeko. 2011n, proiektua Europan defendatzea egokitu zitzaigunean,
zein egoeratan izan zen gogoratu nahiko nuke. Balio ezin hobeetan oinarritutako
proiektua genuen: bakea eta bizikidetza, parte-hartzea, besteekiko errespetua,
kultura kohesio sozialerako tresna…. Agian proiektu pertsonalizatuegia batzuentzat,
baina aukera paregabea gehienentzat.
Unea ere berezia zen Donostian eta Euskal Herrian, aro berria usaintzen zen, gobernu
aldaketak, eskubide urraketak gainditzeko aukerak, bakerako urrats sendoak…
Garrantzia zuen epaimahaiari garbi uzteak proiektu honek zituen balioak aurrera
eramateko prest geundela. Talde politiko guztiak elkarrekin joan ginen horretarako,
eta proiektua aurkeztu eta ordura arte alkatea izandakoa ere gonbidatu genuen,
bizikidetza eraikitzeko eta elkarrekin lanean jarduteko borondate sendoa adierazteko.
Eta defentsa egiterakoan, euskaraz egin genuen, gure hizkuntzaren eta kulturaren
balioak agerian jartzeko, herri eta kultur anitzeko Europan eta munduan sinesten
baitugu.
Geroztik lan handia egin da, proiektu honekiko atxikimendua eta ilusioa gero eta
zabalagoa izan dadin. Zaila izan da askotan, baina emaitza hemen dago. Aurkako
jarrerak ere egon badaude, zorionez; jendarte bizi, anitz eta kolore askotakoan iritzi
ezberdinak izan behar direlako. Horrek balio handiagoa ematen dio herriari.
Eskerrik asko inplikatu zareten guztioi. Askok asko eman duzue bidean. Onerako
izan dadila.
Iruzkinak