2017.urteko WordCamp Bilbao edizioa izan nintzen. Bertan, “WordPress pluginak garatzeko lehen pausoak eta labur pluginaren aurkezpena” hitzaldia emateko aukera izan nuen. Orain arte egin dudan bezala, hitzaldi honetan erabilitako diapositibak nire SlideShare kontura igo ditut. [slideshare id=76018479&doc=wordpresspluginakgaratzekolehenpausoak-170516120229]
Zeelanda Berrian eta ikuskizun polemiko samar batekin aurkeztu zuten urtarrilean Mega zerbitzua, Megaupload ordezkatzera eta hodei konputazioa irauli nahian datorrena Urtebete igaro da Megaupload zerbitzu ospetsua itxi zutenetik. Egile eskubideen denfentsan oinarrituta, Ameriketako Estatu Batuetako FBIak Kim Schmitz –Kim Dotcom ezizenaz ezaguna–, eta proiektuaren beste sortzaileak kartzelara bidali zituen; eta zerbitzua bertan behera utzi, noski. Hilabete […]
Baliabide gutxiko negozio hasiberrien edo startup delakoen sorrera esponentzialki hazten ari da azken aldian, krisia izan daiteke horren arrazoia, eta bereziki online denden inguruan ugaritzen ari dira. Internet bidezko erosketen karietara mugitzen den diru kopurua ikaragarria da eta, herrialde askotan dagoeneko online kontsumitzea ohitura errotua den arren, gurean oraindik askok mesfidantzaz begiratzen diote. Aldatzeko garaia […]
Argazkiak elkarbanatzeko, informazioa trukatzeko edota komunikatzeko sare sozialak eta aplikazioak erabiltzen ditugu. Bat-batekotasuna eta hedadura bermatzen dizkigute baina, denbora pasa ahala, zer gertatzen da partekatzen ditugun eduki horiekin? Non daude? Nork dauzka? Internet eguneroko bizitzaren ispilu bilakatu da, edo bizitza paralelo eta birtual bat eraikitzeko plataforma ere bai, kasu askotan. Sare sozialen eta aplikazioen bitartez, […]
XXI. mendeko Sareak lanpostu berriak eta enpresen baitako rol berriak sortu ditu; marka baten inguruko komunitate digitala eraiki eta kudeatzeaz arduratzen denarena, adibidez. Interneti esker, negozio ereduak aldatzen ari dira, eta hauekin batera, baita marken eta bezeroen arteko komunikazioa eta harremana ere. Urte batzuk atzera, hartueman hau oso eskasa zen, soilik telebista, irrati edo prentsa […]
‘We are Anonymous. We are Legion. We do not forgive. We do not forget. Expect us.’ (Gu anonimoak gara. Gu gara lejioa. Ez dugu barkatzen. Ez dugu ahazten. Erne!) Hau da hacktibista berezi hauen lema. Hacktibista internazionalek osatutako mugimendua da Anonymous. Anonimoak dira, ez daukate liderrik eta parte hartzaile kopurua zehaztezina da. Ez dira alderdi […]