Apple-ek ezezkoa eman dio FBI-ri
2016-02-20 Apple Colosuss Sailkatugabeak
Sarean norbanako eskubideak geroz eta urriagoak diren garai hauetan, albiste interesgarri baten aurrean aurkitu gara. Jakina da, gure gailuetan ditugun datuak zifratzeko eskubidea dugula. iOS, Android, Linux eta Mac OS bezalako sistemek zifraketa modu erraz batean gaitzeko aukera eskaintzen dute.
iPhone-en kasuan, gailua desblokeatzeko Zenbaki sekretua 10 aldiz baino gehiagotan gaizki sakatuz gero, bertan dauden datu guztiak ezabatzen dira. Honela, lapurreta baten aurrean erabiltzailearen pribatutasuna bermatzen da. Baina, zer gertatzen da gure datuak atzitu nahi dituen erakundea FBI denean? dirudienez, kasu honetan ere pribatutasuna bermatuta dago. Behintzat hori da TimCook-ek esan duena. Estatu Batuetako epaile batek, Apple FBI-ri laguntzera behartuta dagoela esan dio, baina Tim Cook-ek eskutitz ireki baten bitartez kontrakoa esan du.Â
Zehazki, FBI-k San Bernandino hirian gertatutako sarraskiaren harira, hiltzaile baten iPhone-ean dauden datuak irakurri nahi ditu. Horretarako, Apple-ek segurtasun zulo bat duen iOS bertsio bat garatzea nahi du, gero bertsio hau iPhone horretan instalatu eta datuetara sarbidea izateko. Tim Cook-en arabera, ekintza hau oso arriskutsua da, aurrekari bat sortzen duelako eta onartezina da, honenbestez.Â
Egoera honen aurrean, John McAFee-k bere laguntza eskaini dio FBI-ri, eta berak dioenez, 3 asteren buruan iPhone-en segurtasuna apurtuko du. Ez badu lortzen, telebistako programa batean zapata bat jango duela dio.
Tim Cook-ek dioena egia baldin bada albiste ona litzake, baina susmoa daukat soilik promozio hutsa dela.
Iruzkinak