Android – Developer V (Android aplikazio baten osagaiak)
2012-11-11 Android-developer Tutorialak Uncategorized @eu
Post honetan Android aplikazio batek dituen osagai guztiak definitzen saiatuko naiz.
1- Activity
Android aplikazio baten pantaia bakoitza Activity bat da. Zehazki “ActivitiarenIzena.java” fitxategi bat da. Activity bakoitzaren diseinua definitzeko xml fitxategiak ditugu. “res/layout” karpetan.
2- Service
Zerbitzuek ez dute interfaze grafikorik. Edozein sistema eragile batean bezala, bigarren mailan exekutatzen dira. Adibidez, notifikazio bat jaurtitzeko edo datu batzuk eguneratzeko.
3- Content Provider
Bi aplikazio  beraien artean informazioa elkarbanatzeko erabiltzen den mekanismoa. Adibidez, gure aplikazioa kontaktuen informazioa atzitu nahi badu, Agendaren aplikazioaren Content Providerraren bitartez egingo du. Bestalde, gure aplikazioak dituen datuak (datu base batekoak esate baterako), beste aplikazioengatik atzigarriak izatea nahi badugu, gure Content Provider propioa garatu beharko dugu.
4- Broadcast Receiver
Broadcast Receiver osagaia sisteman gertatzen diren mezu eta gertaerak detektatzen ditu. Adibidez, SD txartela sartzen denean, dei bat jasotzen denean, bateria baxu dagoenean…
5- Intent
Aurretik definitutako osagaien arteko komunikazioa eratzeko Intents-ak erabiltzen dira. Hauek osagai batetik bestera bidaltzen dituzte datuak. Adibidez, Activity batetik beste batera pasatzeko ekinzta Intent baten bidez burutzen da. Bestalde, Intent baten bitartez, zerbitzu bat martxan jarri daiteke eta bestelako gauzak.
Iruzkinak