Android Developer Tips martxan jarriko dut
2016-02-16 Android-developer Tutorialak
Aspaldi hasi nintzen Android aplikazioak garatzen. Denbora pixka bat nuenean Android-Developer kategoriaren barnean tutorial txiki batzuk idazten hasi nintzen. Post gehienak hasierako pausuetara zuzenduta daude, Beharrezko softwarearen instalazioa, Android proiektu baten egitura, Activity baten bizi zikloa… denbora falta dela eta, ez dut tutorial serio eta egituratu bat egiteko aukerarik izan. Dena den, urte guzti hauetan gauza asko ikasi ditut eta horiek blogean zabaltzearen beharra ikusten dut. Alde batetik, ikasitakoa euskaraz dokumentatuta gera dadin eta bestetik, etorkizunean garatzen ditudan aplikazioentzako oinarri bezala erabiltzeko.
Beraz, pixkanaka Android-Developer kategoria aprobetxatuz eta berpizteko asmoarekin, tips batzuk publikatzen joango naiz (inungo logika kronologikoa jarraituz). Hau da, egun batean argitaratutakoa eta hurrengo egunean argitaratutakoaren zailtasun maila edo ez du inungo loturarik izango. Nire asmoa, hauek nire GithHub kontua kokatzea da.
Ea zer ateratzen da hemendik. 😉
Iruzkinak