Android – Developer IV (Android arkitektura)
2012-11-08 Android-developer Tutorialak Uncategorized @eu
Hau da Android sistemaren arkitektura. Irudian ikusten denez, eta jakina denez, sistema eragilearen nukleoa Linux da. Honen gainetik hain bat kapa gehiago daude. Liburutegiak (SQLite datu baseentzat, WebKit nabegatzailea…), makina birtuala, Aplikazioen Frameworka eta azkenik aplikazioak.
Besterik gabe hau erakutsi nahi nuen batez ere Dalvik Virtual Machine atala pixka bat azaltzeko. Hasieran nik ez nekien hau horrela zenik eta oso interesgarria iruditu zitzadan.
Android aplikazioak makina birtual batean exekutatzen dira. Makina virtual hori Dalvik du izena. Gainera, aplikazioa bakoitza bere makina birtualean exekutatzen da. Hau da, aplikazio bat irekitzen dugunean, Dalvik makina virtual bat martxan jartzen da eta beste aplikazio desberdin bat martxan jartzea beste makina birtual bat.
Hemen duzue bideo bat (gazteleraz). Bertan, zehaztasun gehiagorekin azaltzen da android arkitektura.
Iruzkinak