Android – Developer II (Hello World)
2012-07-12 android Android-developer
Jadanik Android aplikazioak garatzeko beharrezko softwarea instalatuta dugu. Orain Gure lehen aplikazioa egingo dugu. Beti bezala, “Hello World” izango da!
1 -Eclipse ireki.
2- File -> New -> Android Project.
3- Project Name: HelloWorld
Orain  ze Android bertsioarako garatuko dugun aplikazioa aukeratu behar dugu. Nire kasuan Android 2.2 (API level 8) aukeratu dut. Azkenik  paketearen izena aukeratu.
Project Name: HelloWorld
Package Name: net.aldakur.androiddeveloper
Create Activity aukera hautatu eta dagoen izena mantendu (HelloWorldActivity). Finish sakatu eta gure lehen proiektua sortu dugu.
4- HelloWorld proiektua irekitzen badugu estruktura zehatz bat eraiki dela ohartuko gara. Hurrengo postan azalduko dut estruktura hau. Garrantzitsua da Android aplikazio baten estruktura nolakoa den argi edukitzea.
Orain String.xml fitxategia irekiko dugu. Fitxategi hau HelloWorld/res/values karpetan aurkitzen da.
Ondorengo lerroak aurkituko ditugu:
<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?> <resources> <string name="hello">Hello World, HelloWorldActivity!</string> <string name="app_name">HelloWorld</string> </resources>
Nahiko argi geratzen da. XML fitxategi honetan app_name (Gure aplikazioaren izena) eta hello aldagaien balioak zehazten direla.
Orain hello aldagaiaren balioa aldatuko dugu. “Hello World, HelloWorldActivity!” balioaren ordez, Kaixo Mundua idatziko dugu.
5- Gure proiektuaren karpetaren gainea arratoiaren eskubiko botoiarekin klik egin. Run As -> Android Aplicattion
Hortxe dugu gure lehen Android aplikazioa! Kaixo Mundua!
 Kodea jeitsi
Iruzkinak