Gure mezuen babesa Whatsapp, Signal eta Telegram aplikazioetan
2021-01-19 Aplikazioak App
Edukia
Pertsonen arteako komunikazioa
Whatsapp, Telegram eta Signal dira azken egun hautan gehien entzun ditugun hitzak. Whatsappek bere erabilpen baldintzak aldatu ditu eta ondorioz, norberaren pribatutasuna bermatu nahian, jendea alternatiba baten bila aritu da. Gehiengoak Signal baino ezagunagoa den Telegram aplikazioa aukeratu du eta ez da aukera txarra. Urteak daramat Telegram erabiltzen eta nire inguruan jende ugarik aplikazioa instalatu duenez Whatsapp erabilpena murriztuko dut zalantzarik gabe. Baina, nire galdera da. Pribatutasunan oinarrituz Telegram da aukera egokiena? Nire ustez ez. Dena den, argi esaten dut. Ez da aukera txarra.
Puntuz – puntuko enkriptazioa
Whatsapp eta Signal aplikazioetan pertsona zein talde batekin txat berri bat irekitzen dugunean, puntuz puntuko enkriptazio baten bitartez bidaliko dira gure arteko mezuak. Hau da, mezu horiek soilik bidaltzaileak eta hartzaileak irakurri ditzakete. Whatsapp zerbitzariek mezu enkriptatuak bidaltzailetik hartzailera bidaltzen dituzte. Mezuaren edukiari dagokionez zerbitzariek ez dute ezer gehiagorik egiten. Whatsappeko langileek ezin dituzte mezuak irakurri, hauek enkriptatuta baitaude eta desenkriptatzeko beharrezkoa den giltza, soilik, hartzaileak bere smartphonean dauka. Horregatik Whatsapp Desktop erabiltzen dugunean gure mugikorrak konexioa eduki behar du. Lehenik mezua smartphonera iristen da eta honek ordenagailura bidaltzen duelako.
Signal
Kasu berdina Signal aplikaziorentzat. Mezu guztiak Puntuz puntuko enkriptazioa dute beraz, gure mezuen edukiaren pribatutasuna era bat bermatuta dago. Desktop aplikazioa ere badu, baina oraindik ez dut probatu. Hiru hauen artean gutxien erabili dudan aplikazioa da. Nire ustez, seguruena, baina nire inguruko lagunek apenas erabiltzen dute. Egia da, Matrix protokoloa erabiltzen duen Element aplikazioa izango litzakeela benetako aukera egokiena, baina hau beste post baterako edukia izango da.
Telegram
Telegram kasua ordea desberdina da. Puntuz puntuko enkriptazioa ez da lehenetsita duen aukera. Mezuak enkriptatuta bidaiatzen dute, baina desenkriptatzeko giltza zerbitzarian gordetzen da, beraz zerbitzaria atzitu dezakeen edonork gure mezuen edukia irakurtzeko aukera dauka. Berez, Telegramek, erabiltzailearen pribatutasuna bermatzen duela argi azaltzen du eta mezu horiek era bat pribatuak direla dio. Bestalde, puntuz puntuko enkriptazioa duen txat bat sortu nahi badugu, aukera daukagu, baina “eskuz” egin beharko genuke. Egia esan, aplikazioak erraz uzten digula bidea. “New Secret Chat” aukera hautatzearekin nahikoa da. Ez da zaila, baina ez da aukera lehenetsia.
Desktop aplikazioa erabiltzen badugu txat sekretu horiek ezin ditugu ikusi. Gogoan izan, puntuz puntuko enkriptazioan mezua desenkriptatzeko gakoa gailuan dagoela, kasu honetan, smartphonean. Arazo hau saihesteko, esan dudan bezala, Whatsappek desktop eta smartphonaren arteko konexio bat soertzen du, baina Telegramek ez. Telegram Desktop aplikazioak zerbitzaritik eskuratzen ditu mezuak. Bai, zerbitzaritik. Txat sekretua ez bada gure mezuak Telegram zerbitzarian zifratuta gordetzen dira. Whatsapp kasuan ordea ez.
Software librea
Datu oso garrantzitsu bat. Zein aplikazio dira libreak eta zeintzuk ez. Whatsapp ez da librea, Telgramen bezero aplikazioak soilik eta Signal ordea guztia da librea. Gogoan izan, gure mezuak Telegram zerbitzarietan modu zifratuan gordetzen direla, eta nahiz eta bezero aplikazioaren kodea librea izan, zerbitzarian exekutatzen den kodea ez da librea. Kontuan hartu beharreko datua.
Metadatuetan eta konfiantzan dago gakoa
Beraz, hiru aukera hauteatik seguruena eta gutxien erabiliena Signal da. Enkriptazioari dagokionez Whatsapp Telegram baino seguruagoa dela esan dezakegu. Orduan, zergatik erabili Telegram aplikazioa?
Alde batetik, Whatsapp gure metadatu guztiak kudeatzen ditu eta oraingoan Facebook-ekin elkarbanatu nahi ditu. Aspaldi egiten zenaren susmoa eduki dezakegu, baina orain era bat ziur egon gaitezke. Metadatuak norekin hitz egiten dugun, ze ordutan, zein da gure kontaktu agenda, zenbat denbora pasatzen dugu aplikazioan… eta bestelako datuak dira. Guzti hauek gorde eta ustiatu nahi ditu Facebookek.
Puntuz puntuko enkriptazioari dagokionez konfiantza oso garrantzitsua da. Whatsapp Facebookena dela jakin badakigu, eta gure pribatutasuna gehien erasotzen duten enpresen artean Facebook bortitzenetako bat da. Beraz, benetan sinistu behar dugu Facebookek aipatzen duen puntuz puntuko enkriptazioa hala gertatzen dela.
Bestalde, Telegram daukagu. Printzipioz konfiantza inspiratzen duen jabe bat du eta gure pribatutasuna bermatu nahi duela beti izan du ahoan. Nik, Momentuz Pavel Durov Mark Zuckerberg baino gehiago sinisten dut.
Lemmy.eus foroa
Eztabaida polita sortu daiteke guzti honen inguruan. Elkarren artean iritzia elkarbanatu nahi baduzu lemmy foroa erabili dezakezu. Telegram, Whatsapp eta Signal aplikazioaetan Enkriptazioa
Iruzkinak