Firebase, Mobile App eta Web garatzaileentzat
2017-01-19 Android-developer Firebase
Firebase izena asko entzuten ari da aplikazio garatzaileen artean. Beraz, goazen Firebase zer den ikustea.
Gaur egun, Firebase-ren jabea Google da, eta denbora errealean datu base bat eskeintzea da bere zerbitzu arrakatatsuena, baina ez bakarra. firebase.google.com orrialdean azaltzen dira Firebase-ek eskeintzen dituen zerbitzu ezberdinak. Hauek hiru zati nagusietan banatuta daude banatuta.
DEVELOP (Garapena)
Realtime Database:
Denbora errealeko datu basea. Hau da, erabiltzaileek inongo ekintzarik egin gabe datu basean aldaketa bat gertatzen den momentu berean, erabiltzaile guztien gailuetan aldaketa hori agertuko da. Adibidez, Twiitter edo Facebook bezalako aplikazioetan dauden eguneraketak ikusteko behatza goitik behera arrastratu behar dugu. Firebase-ekin ekintza hori ez da beharrezkoa. Eguneraketak dauden momentuan pantailan dauden datuak automatikoki aldatuko dira.
Garrantzitsua da jakitea, Firebase-ek eskeintzen duen Datu Basea JSON egitura daukala, beraz NoSQL motako datu base bat da. Beste modu batera esanda, ez da datu base erelazional bat.
Authentication:
Facebook, Twitter, Google, GitHub, Email eta modu anonimo baten bitartez saio hasierak egiteko aukera.
Cloud Messaging:
Aplikazioetara (Android, iOS, Web) mezuak bidaltzeko aukera.
Storage:
Fitxategiak (irudiak, bideoak, audioak, …) gordetzeko eta atzitzeko biltegia.
Hosting:
Hosting batek eskeintzen dituen aukerak Firebase-ek ere eskeintzen ditu. Honela, dana zentralizatua eduki daiteke leku berean.
Remote Config:
APK (Android kasuan) berri bat sortu gabe aplikazioa eguneratu edo bertsio berri bat sortzeko aukera.
Test Lab:
Gure aplikazioan zer gertatzen den ikusteko informe sorrerak, probak, …
Crash Reporting:
Aplikazioaren erroreak ikusi eta hauek erabiltzailean duten eragina neurtzeko tresna.
GROW (Hazi)
Notification:
Aplikazioetara (Android, iOS eta Web) notifikazioak bidaltzeko aukera. Gainera, hauek bidaltzeko filtroak konfiguratu daitezke. Adibidez, bertsio zehatz batetik gora dute erabiltzaileei, …
App Indexing:
Googleen egiten diren bilaketetan aplikazioa edo aplikazioaren zatiak agertzeko tresna.
Dynamics Links:
Marketinera zuzendutako atala. Bertsioaren arabera erabiltzaileak atal pertsonalizatuak izateko tresna.
Invites:
Erabiltzaileek beste batzuek gure aplikazioa erabiltzeko gonbidapenen bidalketan lagungarria den tresna.
AdWords:
Googleen AdWords publizitate zerbitzua aplikazioetara zuzenduta
GROW (Irabaziak)
AdMob:
Aplikazioaren monetizaziora zuzenduta.
ANALYTICS
Aipatutako guztia Google analytics tresnarekin  lotzeko aukera da. Beraz, erabiltzaileek gure aplikazioa nola erabiltzen duten ikusi dezakegu. Adibide gisa, zenbta alditan sakatzen den botoi zehatz bat jakin dezakegu.
Zerbitzu guzti hauek prezio ezberdinak dute. probak egiteko doako zerbitzua nahikoa da.
Iruzkinak