Skype bertsio berri bat Ubuntun
2013-05-21 miscellaneous Ubuntu
Microsoft-ek Skype 4.2 bertsioa aurkeztu du. Ez dira eguneraketa handiak egin, eta Windows eta MAC OS sistemen bertsioekin konparatuz penagarria da Skyperen interfazea, baina errore dexente zuzendu dituzte eta gure lagun eta familiarekin komunikatzeko aukera izaten jarraituko dugu.
Gogoratu, Skype ez dela software librea, baina bideo komunikazio munduan erabiliena da.
Instalazioa oso erraza da.
– http://www.skype.com/es/download-skype/skype-for-computer/ helbidean Ubuntu 12.04 (multiarch) aukeratu. Zure bertsioa 12.10 edo 13.04 baldin bada ere hau aukeratu beharko duzu. Ez dut probatu, baina ez dut uste arazorik izango duzunik.
.deb fitxategi bat deskargatuko duzu. Fitxategi hauek bi klik-en bitartez exekutatzen dira. Nire kasuan, aurreko bertsioarekin arazoak izan ditut. Beraz, .deb fitxategia exekutatu baino lehenago, terminal bat ireki eta ondorengoa idatzi:
$ sudo apt-get remove skype-bin:i386
Honekin nahiko da. Nire kasuan audio eta bideo arazorik ez ditut izan. 64 bit-eko sistemetan arazoren bat somatzen baduzu libasound2-plugins:i386 instalatu.
iturria: http://www.omgubuntu.co.uk/2013/05/skype-for-linux-4-2-released
Iruzkinak