Android apps: (Sherpa – Call Meter 3G – APP2SD)
2013-01-28 android Android-app
Andorid sistema eragilearentzat gomendatzen ditudan aplikazio batzuk.
Gure smartphonean laguntzailea edukitzeko aukera polita. SMSak bidali, deiak egin, gure agendan idatzi… denetarik egin ahal izango duzu soilik ahotsa erabilita. Gainera, adibidez, zein eguraldi egingo duen galdetu diezaiokegu aplikazioari, edo zein emaitza izan duen zure saskibaloi taldeak azken partidan. Sherpa Play Storean doan lor dezakezu. Oraindik Beta bertsioan da, baina garatzaileak lan handia eta eguneraketa asko egiten ari dira topatzen dituzten akatsak konpontzeko.
App honi esker, gure telefonoarekin egiten ditugun gastu guztiak kontrolpean izango ditugu. Deiak eta SMSak bezala, datu transferentzia ere zenbatekoa den jakingo dugu. Hau oso garrantzitsua da batez ere gure datu transferentziak muga bat baldin badu. Dena zehatz-mehatz konfiguratuz gero, hileko faktura zenbatekoa den argi eta gogoan izango dugu momentu oro, hilabete bukaeran ez daitezen ezustekoak iritsi.
Gure smartphonean ditugun aplikazio guztiak kudeatzeko aproposa da. Jakina denez, aplikazio gehienak telefonoan edo SD txartel batean instalatu daitezke, baina gure gailua punta-putakoa ez bada eta bere barne memoria oso eskasa bada, app gutxi batzuk instalatuta agortu egiten da. App2sd-rekin, ordea, instalatuta ditugun aplikazioak sakelekotik SD txartelera mugitzeko aukera izango dugu, modu honetan smartphonaren barne memoria libratuz.
Publikazioak:
-Â http://www.gaztezulo.com/kritikak/aplikazioak/sherpa-android
-Â http://www.gaztezulo.com/kritikak/aplikazioak/call-meter-3g-android
-Â http://www.gaztezulo.com/kritikak/aplikazioak/app2sd-2012-android
Iruzkinak