Hodei konputazioa
2010-01-05 miscellaneous
Azken aldin asko hitz egiten ari da Hodei konputazioaz. Baina zer da hau? gaur egungo konputazio mota berria? edo ezagutzen dugunaren zabalkuntza bat?.
Wikipediak dioenez, “Konputazio mota honetan, sistema informatiko batek eskaini dezakeen dena zerbitzu gisa eskaintzen da. Horrela, erabiltzaileek “interneteko hodeiean†dauden zerbitzuak erabili ditzakete, aditua izateko beharrik gabe”. Hau da, konputazio mota honekin etorkizunean ez dugu ezer instalatuta izan beharko gure ordenadorean, dana “hodeiean” egongo bait da. Beraz, software pribatuaren aldetik, dendara joan eta CDa erosi beharrean, internet bidez suskripzio bat erostearekin nahikoa izango dugu. Software librearen aldetik ikusi beharko da ze bide hartuko duen, konputazio mota honetan kodea ez bait dugu ikusten, softwarea zerbitzua ematen digun ordenadore batean instalatuta egongo bait da.
Dena dela, neri gehien preokupatzen didana gure informazioa pertsonalaren kudeaketa da. Hodei konputazioari esker, edozein makinatik (ordeandore, telefono mugikor, eta zergatik ez, web 3.0 finkatzen denean edozein telebistatik, DVD tresnatik … ) gure informazio pertsonala erabiltzeko aukera izango dugu. Alde batetik hau ikaragarrizko abantaila da. Imagina dezakezue edozein ordenadore baten aurrean jarri eta gure bidaien argazkiak ikusi, musika entzun, gure dokumentuak irakurri eta idatzi, azken finean gure disko gogorrean dagoen informazio guztia eskuragarri izango genuen segundu gutxitan. Baina, konputazio mota honekin gure informazio pribatua 3. pertsona edo erakunde baten eskuetan gelditzen da. Pribatasunaren legearen arabehera, alde horretatik arazorik ez dagoela salduko digute, baina nola ziurtatu benetan gure informazioa esku onetan dagoela.
Azken puntu hau behintzat neri dexente preokupatzen dit. Gaur egun sare-sozialak direla eta, jende askok argazki eta informazioa pertsonala sareratzen du, nun gordetzen den edo noren esku dagoen pentsatu gabe. Hodei konputazioari esker, tendentzia hau esponentzialki igoko da inungo kontrolik gabe. Gaur egun, nahiko bigilatuak gaudela gutxi iruditzen bazitzagun, hemendik urte gutxitara “Show the Truman” pelikuaren protagonistak izango gara.
Dena dela, software librearen aldetik alternatibak sareratuko direla uste eta espero dut. Adibidez, gure “hodei” propioa izatea, gure etxean dagoen zerbitzari baten bitartez.
eitb.com-en irakurria:
Alierta (Telefónica) advierte a los buscadores de Internet que tendrán que pagar
El presidente de la compañÃa española de telecomunicaciones ha afirmado en Bilbao que “los buscadores de Internet utilizan nuestra red sin pagarnos nada. Y es evidente que eso no puede seguir (…) Eso va a cambiar”. Respecto al cloud computing opina lo mismo: “La inteligencia está en la red y las redes son nuestras”.
http://www.eitb.com/videos/noticias/tecnologia/detalle/349899/alierta-telefonica-advierte-buscadores-internet-tendran-pagar/
[…] konputazioari buruz informazio gehiago nahi baduzue irakurri dezakezue ondorengo posta. Bestalde, DropBox aplikazioaren abantailak azaltzen jarraituko […]