Google & sare sozialak: Round 3
2011-04-01 Uncategorized @eu
Denbora asko darama googleek sare sozialetan aurrea hartu nahian, baina argi dago ezin duela Facebookekin eta Twitterrekin. Lehenengo Google Wave zerbitzua atera zuen, gero Buzz, eta bi proiektu hauetan porrot egin ondoren “+1″ zerbitzua atera du. Momentu hauetan, egoera esperimentalean dago beraz denbora piskatxo bat pasa beharko da benetako eragina ikusteko.
Baina zertan datza zerbitzu berri hau?
Googleek bilatzaile efiziente bat egiteagatik lortu zuen arrakasta, beraz ildo horretatik jarraitzea erabaki du (erabaki ona iruditzen zait). Jakina da, Googleen bilaketen lehen postuetan ateratzeko, bilatzailearen algoritmoak aukera asko aztertzen dituela (izenburua, deskribapena, hitz gakoak…) eta oraingo honetan beste garrantzitsu bat izango du, “+1″ aukera hain zuzen ere. Googleen bilaketa bat egiten dugunean, emaitza bakoitzaren ondoan “+1″ ikonoa agertuko zaigu. Botoi hau Facebookek duen “gustukoa dut†botoia bezalakoa izango da, beraz, bertan klikatuz gero, bilaketaren emaitza hori gustokoa duzula adierazten duzu. Modu honetan, web orrialde batek geroz eta “+1″ gehiago izan, geroz eta lehenago agertuko da googleen emaitzetan. Gainera, norberaren Google Profileean agertuko da erregistratua.
Hona hemen “harrika†hitzaren bilaketa baten emaitza, eta emaitza batzutan “+1″ aukeran klikatu ondoren nire Google profilak duen itxura berria:
Esan bezala, fase esperimental batean dago, baina probatzeko aukera erraza da.
1 –Googleen laborategira joan eta “+1 button†aukera gaitu (join this esperiment).
2- Google.com helbidera joan eta behean eskubi aldea dagoen “Google.com in English†gainean klikatu.
3- Disfrutatu zerbitzu berria!
Informazio iturria: http://www.elandroidelibre.com/2011/03/google-fusiona-buscador-y-red-social-con-su-nueva-opcion-1.html
[…] sozialen “merkatuan†muturra sartzeko beste saiakera bat egiten ari da Google. Beste post batean komentatu nituen Googlelek egindako beste saiakerak. Oraingoan Google+ sare soziala aurkezten […]