Antisozialak ala komunikazioari engatxatuak?
2010-11-24 gizartea
Egun batetik bestera teknologiak egiten dituen aurrerapausoak ikaragarriak dira, eta, batez ere, ikaragarria da interneten eragina gure bizimoduan. Nostalgikoek faltan bota ditzakete gai bati buruzko  informazioa bilatzeko lagunekin bildu eta liburutegira joaten ziren egun horiek, edo goizero tabernan kafetxo bat hartzen zenean egunkaria esku artean…eta nahiz eta batzuetan pentsatu daitekeen orain lehen baino askoz “antisozialagoa” bihurtu garela, errealitatea bestelakoa da.
Gaur egun jendea inoiz baino komunikatuagoa bizi da. Gure pentsamenduak eta ezagutza zabaltzeko blogak eta wikiak erabiltzen ditugu, gure azken oporretako argazkiak zabaltzeko sare sozialak erabiltzen ditugu, lagunekin hitz egiteko txat kontuak…Berdin informazioa jaso nahi dugunean.
Honekin egin nahi dudan hausnarketa honakoa da:
Gaur egungo gizartea, tresna teknologikoei engantxatua dagoela esatea errealitatea ez ikustea dela uste dut. Nahiz eta, zati batean egia izan daitekeen, beste zati handi batean egokiagoa izango litzake gaur egungo gizartea elkar komunikazioari engantxatua dagoela esatea.
P.D Unibertsitateko kafetegian botatzen ziren mus partidak alde batera utzi dira, ordenagailu bidezko jokuekin jokatzeko. Honek bai ematen dit pena. 🙁
Kaixo Aldakur!
Twitteren eskatu duzunez hemen nire iruzkin xumea.
Ez dakit komunikazioari engantxatuta gauden, konektatuago gauden edo komunikazioa “kontsumitu” egiten dugula (zinema edo telebista bezala). Egia da kriston lanabes erabilgarriak garatu direla. Orain dela pare bat hilabetetik Bartzelonan bizi naiz eta sakelekoa, posta, twitter, facebook edota skype erabiltzen ditut etxekoekin harremanetan mantentzeko edota 600kmtara gertatzen direnei buruz jakiteko.
Baina, tira, ez da gauza bera egia esan. Dena, nola esan, ez da inpertsonala iruditzen zaidala, baizik eta iragankorrak direla: momentu batean batekin txantxetan nabil eta bi minutura beste batekin mundua konpontzen. Dena arinegi. Garagardo bat bi minututan edatea edo ordu laurden batean patata eta pantxitoegaz lagunegaz berbetan ez da gauza bera, dena garagardoa edatea bada ere.
Agian konektatuago gaude, engantxatuak, baina zeozer falta dela iruditzen zait. Eztakit, harreta edo hurbiltasuna edo enpatia edo auskalo zer. Agian ez da antisoziala, baizik eta zalantzazkoa.
Ni ere uste dut zerbait falta dela. Argi dago lagun batekin txateatu beharrean taberna batera joan eta garagardo batzuk eskuetan dugula mundua konpontzea askoz erakargarriagoa dela :). Zurekin bat egiten dut komunikazioara engatxatuta egon beharrean komunikazioa “kontsumetzen” degula esatea aproposagoa dela. Azken finean kontsumoan oinarritzen den gizarte batean bizi gara, eta kontsumo hori gauza material eta ez materialena egiten dugu.
Bestalde, aipagarria da, interneten informazio ugari eta ikuspuntu ezberdinetik jaso dezakegula, baina jende multzo handi batek, sarearen bitartez burbuia batean bizi da, eta nahiz eta komunikatuagoak egoteko ahalmena izan, agian inkomunikatuagoak bizi dira, beraien komunikazio puntu eta iturriak beti berdinak direlako.
Esaten dozun hori, burbuilarena, kriston gertaera interesgarria da. Ez naz soziologoa ezta neurologoa ere, baina horrek tesi baterako ematen du. Bere garaian jendeak bere iritziak indartzen dituen gauzak irakurri/ikusi/kontsimitzeko joera duela irakurri neban. Badirudiela gure garunak gure ideiak berrindartzen dituen datuak gustura hartzen dituela baina guk uste dugunaren aurkoa doazenak errefuxatzen dituela. Eta internet sare bat bada ere, gero eta sare isolatuago gehiago daudela iruditzen zait. Gizakia beti grupala izan da, gure mundua “nireak eta ni”-ra murrizten dugu. Agian internetek sarea geografikoki zabaldu du baina ez hainbeste ideietan.
Adibidez herrialde honetan (Kataluniar herrialdeak) atentzioa kriston deitu zidana perretxikoekin duten zaletasuna da. Euskal Herrian dugun/duzuen parekoa. Eta hona etorri arte horretaz putaidearik ez neukan. Eta ziur interneten perretxikoei buruzko baliabide anitzak daudela katalanez eta euskaraz, baina bakarrik etxekoak “kontsimitzen” ditugunez, albokoak zaletasun berdina duelaz ez gara konsziente.
Isolamendua, elkarrekintza falta. Eztakit. Esate baterako biologian (bio)aniztasuna neurtzeko espezie kopurua eta espezie bakoitzaren presentzia kontutan hartzen dugu (beno hori karrerako kontuak dira eta iada hurrun gelditzen zaizkit). Leku bat ez da anitzagoa zuhaitz asko egoteagatik, zuhitz ezberdinak antzerako kopuruan sistema bat eratzen baizik. Agian sarean hori gertatzen da, sistemak antzeko tankera duten zuhaitzek osotzen dituztela.
PD. Uste dot buru guztiz joan zaidala!
jaja. Egia esan posta nahiko laburra egin dut, baina gaia interesgarria da. Burua joateko modukoa alegia.
Gaubon!!
Asko gustetan jataz zuon hausnarketak, zuokin bat egiten dot. Web 2.0 fenomenoa agertzeagaz batera, norbanakoek sarean adierazteko aukera izanik, ezin dogu esan internetek, berez, isolatu egiten gaituela. Bai harremanak aldatu direla, linguistek diñoen “kanala” da aldatu dana. Antonio Meuccik telefonoa asmatzean antzeko hausnarketak eukiko al zituzten garaikoek?
Bestalde, kontutan hartu ahal da bebai, berriagoa dan sare sozialen fenomenoa… Interneten pribatasunez sozializatzea, edo talde mugatu eta kontrolatuetan taldekatzea, hori iruditzen jata niri. Orain dala ez hainbeste, interneten idatzitakoa mundu osoari esaten genion, orain hartzaileak aukeratu ahal doguz. Ondorioz, blog pertsonal gitxi blogariaken, blog pertsonal gehienak abandonatuak Blogarin eta publikoak direnak, oso inpertsonalak: erakundeak, elkarteak, aldizkari motako blog espeziaizatuak… Dana dala, hau beste eztabaida bat da.
Gero eta gehiago adierazten badogu ere, gure publikoa murrizten badogu, eta beste alde batetik, Koldotxuk esan bezela, informazio batzuk (eta hauen iturriak) baztertzen badoguz… komunikazio gitxi, orduan. Hori bai, gure komunitateetan, komunikazio zabalagoa.
Geroarte!