Docker kontainerrak. Sarrera txiki bat
2017-03-21 Developer SysAdmin
Gure proiektuak “edukiontzi” edo “kontenedore” batzuetan gorde eta exekutatzeko albideratzen duen software librea da Docker. Beste era batea esanda, proiektu edo aplikazioaren garapen gunea eta produkzio gunea berdina izatea ahalbideratzen du.
Suposa dezagun ondorengo kasua:
WordPress bat montatu nahi dugu. Horretarako, gure ordenagailuan (garapenerako erabiltzen deguna), Apache, MariaDB eta PHP instalatu behar degu eta gero WordPressa noski. Beste aukera bat, hain ezaguna den XAMPP soluzioa instalatzea da.
Behin proiektua garatu ondoren, deploy egiteko ordua da. Hau da, proiektua produkzio zerbitzarira igo. Dana primeran funtzionatuko duela bermatzeko, zerbitzarian dugun Apache, PHP eta MariaDB bertsioak garapen gunean erabilitako berdinak izatea da gomendagarriena. Beraz, lan bikoitza. Orain, gure zerbitzaria prestatu behar bait dugu. Gainera, puntu honetan, gure enpresaren zerbitzari administrariekin arazoak izan ditzazkegun.
Docker teknologia erabilita ordea guzti honetaz ahazten gara. Kontenedoreekin lan egiten baitugu hasieratik bukaera arte.
Bi aukera nagusi ditugu:
- Dana kontenedore berean eduki. WordPress, Apache, MariaDBÂ eta PHP.
- Kontenedore ezberdinak erabili. WordPress/Apache, MariaDB eta PHP adibidez.
Norberak ikusiko du, zein den gehien gustatzen zaion aukera, baina behin proiektua garatu ondoren, nahikoa da, Docker kontenedore hori/horiek zerbitzarira igotzearekin. Dana primeran martxan egongo da.
[…] Docker kontainerrak. Sarrera txiki bat […]